Badira 2 urte Lezoko bizilagun batzuk Gaintxurizketan dagoen Apaiziartza baserriaren zati bat okupatu zutela. Okupatu zutenak Lezoko kale Nagusian utzi behar izan zuten Sistiagaenea etxetik zetozen, berain asmoa bizitzeko leku duin bat izatea. Baina etxebizitzaren beharrari helburu gehiago ere gehitu zitzaizkien Apaiziartzan sartzerakoan. Gaintxurizketa nekazal eremua izan da betidanik, baserriak terrenoak ere baditu (Foru aldundia da bai baserria eta inguruko lurren jabea), eta beraz elikadura subiranotasunaren alorrean lanean hasi ziren. Egun Lezo eta Pasai Donibaneko 75 bat familien barazki beharrak asetzen dituzte baserri inguruan sortu diren 3 kontsumo taldek. Beste helburu bat ere gehitu daiteke okupazio honi, inguru horretan txikitzaileek dituzten mehatxuei (Jaizkibelgo superportua, plataforma logistikoa, ppt, AHT…) aurre egiteko modu bat baita lurra landu eta maitatzea.
Esan bezala 2 urte daramatzate Apaiziartzakoak lan hauetan, eta urte hauetan ez zaie falta izan inguruko baserritar eta artzainen laguntza, ezta kontsumo taldeetan parte hartzen duten lagunena ere, baina azken hilabetean arazo batzuk izan dituzte bertara hurbildu den pertsona batekin, eta egun egoera ez da batere erosoa bertan bizi eta lan egin nahi duten lagunentzat.
Gauzak horrela, Apaiziartzako egoera eta helburuak azaltzeko, hurrengo ostegunean, azaroaren 21ean, batzarra egingo dute Lezoko Kultur etxean arratsaldeko 19:00etan, eta azaroaren 28an, ostegunarekin ere, elkarretaratzea eta barazki banaketa egingo da Lezoko plazan.
Guzti honetaz hitz egiteko Josurekin egon ginen, hona hemen elkarrizketa.
Entzun
http://www.zintzilik.net/?p=13447
No hay comentarios:
Publicar un comentario