Goizeko 7:50ak aldera esnatu gara Kortxoeneako lagunek deituta. 50 bat enkaputxatuek Gaztetxean sartu eta atera dituzte erresistentzian zeuden lagunak. Geroago, Ertzaintzak lagunduta, Kortxoenea hesitu eta makinak sartu eraispena burutzeko.
Hiru lagun erresistente teilatura igo dira eta Ertzainak bortizki bota dituzte. Bizilagun asko bildu dira Gaztetxearen inguruan eta eserialdiak egin dira. Ategorrieta Hiribidea moztu egin da ere protesta, amorru eta ezadostasuna adieraziz.
Donostialdeko Okupazio Bulegotik gure elkartasun osoa Kortxoenea Gaztetxearekin eta bere lagunekin. Justifikaezina iruiditzen zaigu kapitalaren legea, herri autoantolatuari lapurtzen babesten duena, amankomuna dena suntsitzen bultzatzen duena.
Gaur arratsaldeko 17tan Manifestazioa deitu dute Kortxoenea Gaztetxetik, deialdiari gure atxikimendua ematen dugu. Zatoz Kortxoenea eta gune autogestionatuak defendatzera!
Kortxoenea Bizirik! Bakarrik ezin da, lagunekin bai!
info gehio
https://donostialdeaokupatu.wordpress.com/2015/11/03/kortxoenea-hustu-eta-eraitsi-dute-gure-ametsak-eta-bizitzak-ez-dira-desalojatzen/
No hay comentarios:
Publicar un comentario