la familia iskariote

Primera banda en el mundo que practico el Ska-Hardcore activismo, dinamita en iglesias entre canción y canción, no permanece unida la familia Iskariote. Aunque hablen últimamente de formar un ochote.

lunes, 27 de enero de 2014

PRESO BAT HILIK AGERTU DA BURGOSEKO KARTZELAN/ APARECE MUERTO UN PRESO EN LA CÁRCEL DE BURGOS

PRESO ZEGOEN PERTSONA BAT HILIK AGERTU DA BURGOSEKO KARTZELAN

Bere familiak adierazi duen arabera, preso zegoen pertsona bat, gizonezkoa, Bizkaiko bizilaguna, pasa den 2014ko urtarrilaren 12an Burgoseko espetxean, bere ziegan urkatuta agertu zen. J.G.R.-z ari gara, 25 urte zituela eta gutxi barru zigorraren denbora beteko zuela.
Gertaera tamalgarri honek iragarritako heriotzen kronika berri bat irudikatzen du, beste aldietan salatu egin dugun legez.
Heriotza hauen ezkutatze politika sistematikoa salatu nahi dugu. Heriotza hauen inguruan ez da informazio publikorik ematen heriotza ez naturalen aurreko zigorgabetasun- estrategiaren parte gisa. Hilketa hauek instituzio publikoen baitan eta hauekin euste-erlazio berezi bat mantentzen duten, zeinen osasunerako eta bizitzeko eskubidea soilik eta esklusiboki instituzio hauen menpe dagoen gazte hauen bizitza akabatzen ari dira. Zer gertatzen ari da? Zergatik ezkutatzen ari dira heriotza hauek? Zergatik ez da erantzukizunik eskatzen edo ez dira behintzat ikertzen? Berdina gertatuko litzateke biktimak beste batzuk izango balira? Heriotza hauek estatuaren espetxe-sistemaren gisako instituzio baten baitan zigorrik gabe onartu daitezke?

Kezkatu egiten gaitu eskumena duten agintari judizialen aldetik heriotza horien inguruabarrak argitzeko inolako ekimenik ez egoteak. Gehienak pertsona gazteak izaten dira, eta ez dugu ahaztu behar lotura berezia izaten dutela estatuko administrazioarekin. Administrazio horren ardura da, besteak beste, pertsona horiek bizitzeko duten eskubidea bermatzea. Egoera hau onartezina da; batez ere, heriotza horietako gehienak saihesteko, indarrean dagoen egungo legeria zorrotz betetzea aski denean.

Beste behin ere, Espetxeen Zuzendaritza Orokorrari, Barne-arazoetako Ministerioari eta Gobernuari egoera latz honekin nola amaituko duen galdetzen diegu. Benetan zenbat heriotza egon diren galdetuko diegu, nortzuk ziren hildakoak, zergatik hil ziren, zer prebentzio-neurri ezarri ziren, zergatik ez ziren askatu gaixotasuna oso aurreratuta zeukaten pertsonak, zergatik egiten duten okerrera oro har bizi-baldintzek eta zehazki osasun-baldintzek, zer egiten ari diren pilaketarekin, nola den posible hainbeste pertsona preso egotea buruko eritasun larriekin eta horietako gehien-gehienak diagnostiko eta tratamendurik gabe, zergatik ez duten betetzen beren legeria bera preso dagoen pertsonaren mesedetan denean, eta zergatik egiten diren gehiegikeriak legeria betetzean preso dagoen pertsonaren kaltetan denean… Erantzunik gabeko galdera gehiegi daude.

Heriotza horiek amaitzeko, neurri zehatzak hartzea eskatzen dugu. Honelakoak:

  • Fiskaltza ez dadila aldendu eta ofizioz iker ditzala heriotza horiek. Gehienak egoera bitxietan gertatzen dira. Hori egitea Fiskaltzari dagokio, heriotzen inguruabarrak eta zergatiak argitzeko, eta gertakari horien erantzukizun politiko, administratibo eta penalak azaleratzeko.
  • Zehapen eta espetxe legeria berehala berritu dadila, beharrik gabe luzatzen baititu zigorrak, eta mugatu egiten baitu irteteko baimenak, hirugarren gradua eta baldintzapeko askatasuna lortzea. Askatasuna kentzeko zigorrei legeak aitortzen dien azken xedearekin bat datozenak, zigorra betetzeko era horiek dira. Horrela, preso dauden pertsonek jasaten duten presioa eta tratu txar psikologikoa txikiagotu egiten da.
  • Preso dauden pertsonen kopurua presondegi bakoitzaren gaitasun egokienera murriztu dadila, egungo masifikazioa ekiditeko; izan ere, heriotza horietan eragina duen arrazoietako bat da, bakarra ez den arren. Eta, orobat, zigorrak ohiko bizilekutik hurbilen dagoen zentroan bete daitezela.
  • Gaixotasun larriak izanik preso dauden pertsonak aska daitezela: bereziki, fase terminalean daudenak. Eta buruko eritasunak dituztenak ere bai, askotan beren buruaz beste egitera eramaten baititu horrek. Pertsona horiek zaintza bereziak eta medikuen segimendua behar dituzte, eta horiek ez dira bateragarriak kartzelarekin, askotan desoreka arazoak eta buruko eritasunak eragiten baitituzte.
  • Inkomunikazio eta isolamendu araubideak amai daitezela. Tortura edo/eta tratu txarrak gertatzeko zigorgabetasun-gune horiek, aldi berean, buruko eritasun jakin batzuk sortu edo/eta larriagotzeko arriskuko lekuak dira. Isolamendua, berez, errotik kendu beharreko tortura psikologikoa da.

SalHaketa BizkaiaSalHaketa Araba    


info gehio http://www.salhaketa.org/preso-bat-hilik-agertu-da-burgoseko-kartzelan-aparece-muerto-un-preso-en-la-carcel-de-burgos/2014/01/27/   (Abajo en castellano)

No hay comentarios:

Publicar un comentario